top of page

Yolanda Charte Fernandez  psikologarekin egon gara eskola jazarpenaren inguruan galdera batzuk egiteko. Honako hauek izan dira bere erantzunak:

 

                        Zelako ondorioak ekarri ditzazke eskola jazarpenak ume batengan?

 

            Bullying-a arriskutsua izan daiteke.   Jazarpena noizbehinka ematen bada umearen autoestimuan eragina izan dezake, ikasketei buruzko interesa galtzerarte. Arazoa askoz handiago da jazarpena eguneroko gauza bihurtzen denean. Epe luze batean ematen bada eta umeak laguntza jasotzen ez badu, antsietatea, arazo psikosomatikoak eta buruaz beste egiteko saiakerak gertatu daitezke ere. Dirudiena baino larriagoa da eskola jazarpena.

 

                        Zein da arriskutsuagoa, zigor fisikoa edo psikologikoa?

 

            Bi jazarpen mota hauek arriskutsuak dira berez. Hala ere, psikologikoa arriskutsuagoa dela esan daiteke. Jazarpen fisikoa errazagoa da antzematen, zauriak eta ubeldurak sortzen dituelako. Normalean jazarpen fisikoa ez da denbora luzean egiten. Beste alde batetik, jazarpen psikologikoak ez du arrasto fisikorik uzten eta horregatik zailagoa da antzematen. Epe luzeagoan eman daiteke eta horregatik bilakatzen da arriskutsuagoa. 

            Aipatzekoa da jazarpen fisikoak jazarpen psikologikoa dakarrela beti, baino jazarpen psikologikoak ez du zertan jazarpen fisikorik eragin behar.

 

Nola saihestu daiteke?

 

            Berebiziko garrantzia dauka jazarpena jasaten duen umearen klasekideak jazarpen hori salatzea. Normalean bullying-a jasaten duten umeak besteak baino ahulagoak izaten dira eta ez dute euren egoera salatzen, horregatik da garrantzitsua klasekideek egitea. Bestetik irakasleen eskusartzea garrantzizkoa da, eta ikastola eta istitutuek jarritako zigorrak ere zorrotzagoak izan beharko lirateke.

Yolanda Charte

Twitter

Follow us

Facebook

Become a Fan

  • Twitter Metallic
  • Facebook Metallic

© 2023 by FOOTBALL TEAM.  Proudly created with Wix.com

bottom of page