

Bullying: jolastokietako itzala

Denok konprometituta
Bulling-aren kontrako kanpaina pertsonai famatuekin
Espainiako polizia nazionalak kanpaina estatal bat jarri du martxan non espainiar pertsonai famatuak, guztira 14, eskola jazarpenaren kontra mintzatzen diren. Pertsonai famatuen artean, Iker Casillas futbol jokalaria, Risto Mejide publizista eta telebistako pertsonaia, Dani Mateo umorista eta Alberto Chicote sukaldaria eta telebistako pertsonaia esaterako daude.
Polizia nazionalak “No al acoso escolar” lemarekin abiatu du kanpaina.. Espainia osoko eskoletara heltzeko 300.000 polizia agente egingo dituzte hitzaldiak familiak, ikasleak eta irakasleak sentsibilizatzeko. Famatuen kasuetan eskoletara hurbilduko dira eta bertan hitzaldiak emango dituzte gazteengan biolentzia mota hau murrizteko edo gertatzen bada, biolentzia jasa duen umea pertsona nagusiengana hurbiltzea gertaera salatzeko.

Arazoari aurre egiten
Casey Heynes mutiko australiarrak eskola jazarpena jasa zuen eta grabatua izan zen. Casey txikitatik izan ditu pisu arazoak eta horregatik beste umeak berataz barre egiten zuten. Lehen hezkuntzan zortzi lagun zituen eta burla egiten hasi zitzaizkionean lagun horiek bakarrik utzi zuten. Hor hasi zen bere infernua, egunero umeek burla, zangotrabatu eta beste hainbat gauza egiten zioten. Egun batean Casey jantokira bidean zegoela Richard Gale bere gainera bota zen eta ukabilkadak jotzen hasi zitzaion. Casey defentsa propioan , hainbat ukabilkada jaso ostean, mutilari hartu eta lurrera bota zion forma bortitzean. Akzio hau mugikor batekin grabatua izan zen eta interneten eskegia. Bideoak 20 milioi bisita izan ditu youtuben eta mundu osoan zabaldu zen.

Bullying bezala ezagutzen da gehiago. Ume talde batek beste ume baten gainean egiten duten jazarpen jarraitua da. Normalean, haur talde hori, batek gidatua izaten da eta eraso psikologiko edota fisikoa burutzen dute. Egoera honen aurrean, erasotuak ezin dio indarrari aurre egin eta menpekotasun egoera batean erortzen da.

Azken berriak
Bullying Plentzian: Hamabi urteko mutil baten eskola jazarpenaren salaketa
Eskola aldaketak ere geldiarazi ezin izan duen irain homofobo eta mehatxuak salatu dituzte mutilaren gurasoek Ertzaintzan
Antsietate krisiak pairatzeraino eraman iritxi da Plentziako Instituto bateko hamabi urteko mutil batek bere ikaskideengatik jasotzen zituen irain homofobo eta mehatxuek eraginda.
Sopelako jolastoki batean inguratuta eta helduta zutela gertatu zen azken erasoa eta egoera honen aurrean, gurasoek Ertzaintzan salatzea erabaki zuten. Izan ere, eskolaz aldatzeak ere ez zuen eragotzi jazarpenak jarraitzea.
ESKOLA JAZARPENA :
